XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskeria ta Errdaldundua.

-Erdaldundua. Dan,dan...

-Euskeria. ?Norr da?

-Err. Neu naz.

-Eus ?zelan ibili zara ortik?

-Err. Ondo ta zeu (beori baño obatzat dagolako oituten dot) emetik.

-Eus. Ni al dodan lez, bastarrtxuan. ?Zerr dakazu onetara?

-Err. Natorr esatera erderiaz aditu nazela, da bakiak egin gura neukez bijoen arrtian, au da, errderiaz da zeugaz.

-Eus. ?Gurari ori jaretsjtyeko arrtu dozuesan erabagijak zelakoak dira?

-Err. Arrtu dogu asmua geure odoleko ta ostantzeko errderia baño estakijen guztiari euskeria erakusteko, ta al dan giñoan geure askatazuna jaretsityeko.

-Eus. Errderiak zerr diño asmu orrek gaitik.

-Err. Esan dana gaitik baleite es azarratutia. Uste orregaitik txarrik estautset entzun.

-Eus. ?V... u... u...!

-Err. Estago urik es murik.

Oraiñ zagozan lez egotia izango da oba, gosias, errdi billoxik da iñok aintzat esaukezala.

-Eus.. Arerijoak ontzat daukena nekes izan doia. ona.

Bestetik, beresko kapelia zurituta daukedan lez, ikasita nago erdaldunak ta errderiak, onetara gaixtakerija baño besterik ekarri estabena.

Beti euren zeregiña izan da, euskelduna ta euskeria ondatutia ¿zelan gura dozu arek ontzat daukena, niretzat ona izatia?

Ikasi dozu, dinozunes, errderia, baita errdaldunen ekanduak be, ta ni baño geijago zariala uste dozu.

-Err. Urruutxu ete zoiazan nago...

-Eus. Itxi egidazu amaituten, naita es izan zeuretzat egokija esango deutsudana.

Onetan esetako es diran izketa ta ekanduak ikasi dituzu.

Zeure uste guztia edo gitxienes aurrerengoa esan leike dala ludiko ondasunak batutia ¿Eurek zeugandu gura al dozus gure alegiñas?

-Err. Nire asmuak orrek baño goragokoak dira.

-Eus. Antzik be estaukozu.

Orretan zeuk nai zenduena zusendu bazendu etsetozan zu onetara olako gausak agerrtuten.

-Err. Estakit zerr gura dozun.

Zuri jasoten jatzu, arako gexo batzuena.

Emon botikia, ta estot gura.

Eroan zalda garbija, edari ta janari agunak ta... estot gura.

-?Zer egin leike zugaz?

-Eus. ?Ai ene seme errdi errbestetua!

Enaben uste aiñ kokoloa siñianik! Osazuna ekarri, baña ori esta ekarten errbestetik esta arerijoen gurarijak beteta be.

-Err. ?Zelan bete leike zeure gurarija?

Eus. Zuk eselan bez ondo, izatekoan be txarrto.

Zure gurarijak esdirelako euskelduna ondutekoak.

Bestela zulako kokolo edo gaixtoen batek izan esik edonok daki, berrton ikasi ta erakutsi biarr litzatekiana geure izatia, zuk egin dozun lez iñora joaten ibili barik, erbestekoen gurarijen bilye, ta euskeraz.

-Err. Orixe egiten goias, ateraten doguzela errderaz da euskeraz idartijak, erdera baño estakijenak, euskeria ikasi daijen ¿Aiñ txarrto deritxazu?

-Eus. Bide orregaz, baleitye euskeldunak errderia ariñago ikastia, errdaldunak euskeria baño.

Neure magalpian bakarrik dagozanak laster ikasiko dabe errderia, ta izkuntza au baño estakijenak, euskeria ikastias bildur nas, ta egiten dabenak be, baleitye nire begira es egotia luzaro.

Nire seme batzuk, oraiñ arrte baño neke gitxiagogaz ibili leityez ta askenian danoen arrte jeurrtiko nozue lurrpera.

-Err. ?Ama zelakoak esaten dozus?

¿Zagozan lez egotia esta ondo, baña zuk gura dozuna eginda enas obatuko.

Zeure anaija ugezama errderia ta erdaldunen ekandu txarrak zelakoak dirian be estakijenari norr nazan erakusteko arrdurarik es dozu arrtuten.

Barris gauzarik onena zan ta da neure semiari euskeraz erakustia ta zuk diñozuna gero.

-Err. Badakije orrek. Estakijenari erakutsi bierr jako.

-Euz. Errderia be, badakije izkuntza ori egiten dan errijetan, alan da guzti be, asi erriko ikastegian ta gora beti errderia ta erderazko idaztijak erakusten deutses.

Bestela ludi guztikoak euskeria jakitia gurago neuke, esbakarrik erdera edo prantseza dakijenak.

Esan gura dautsut onegaz errbesteko ardurak baño etxekoak direla aurrerago.

Agiri da albestian luzaro ibili zariana, ta neure semien joan etorrijak baño, beste batzuenak zeregiñ geijago emoten dautzuena.

Esan deutzudan lez bildurr nas zeure asmuakaz.

-Err. ?Zerr?.. esan neban ija.

-Eus. Bai errderakadan bat.

-Err. Errderia aiñ txarra al da?-Nik euzkera, errderias iribijau bakorik gura be estot.

-Eus. Ikusten danes erbesteko, txarra ikasi dozu ta es onik.

¡Araiñ polityen bat bazagoz zu be!

Niretzat errderia baño gauza txarragorik esiñ izan leike.

Beren oraiñ arrteko zeregiñ guztiak izan dira ni ondatutekoak, ta garrbi galdu espanau izan da eskubiderik euki estabelako.

Zu be aren antzekoa zara ta esdozu gura euskera garrbirik, espabera errderias esaiñdua, ta zeure asmua doia ni illtyera.

-Err. ?Jesus! Es olakorik.

Ori esiñ leike geuk gura estogula.

-Eus. Es ba, orregaitik erdaldunen bildurr enas iños izan. Oraiñ neure seme errdaldunduok, errderiak lorrtu esin dabena, egin gura dozue.

Lenengotik arrtu dautzut usaiñ txarra, au da, erderiaren durundija zariana, zeure ama ta anaijak galduteko.

-Err. Okerr zagos.

-Eus. ?Estozu ikusten orrenbeste?

Errderiak daukezan birao ta añenak, ereiten dituen ekandu txarrak, bakarrik dauke guretzat zakarrkerjja ta eskerako bidia, alanbe errderiari ta erdaldunari begira zagos.

Nekatu zara bera ikasten, da bera erabilli gura dozu agoan jakityuntzat arrtu zaijezan.

Barris esdozu besterik egiñ errbesteko txarrak ikasi ta onak ikusteko gagos ikasi badozus be esan leike esdozusela egiñ.

Orrelan gura dozu ni basterrian egotia.

-Err. Estago olakorik.

-Eus. Esta egongo miñian; egityadietan bai.

Errijetako ikastegijetan estozu gura, ni sartuterik: erriko batzarr ta elexako zeregiñetan be es iñundik al dozule.

Izparringi ta egunarijetan be sokondoan edo atsetxuan ikusiko nozu.

Gipuzkoarra deritxon izparringijak aurrerengo ipiñtyen nenduan; ta beste batzuk be zerrbait egiten dabe...

-Err. Zugaz esin leike gauza onik.

Orregaityjk banoia agurr bat egiñaz.

-Eus. Gauza ona bai, baña es txarra, zuk gura dozun lez.

Zoias ba aiñbat urrunen, baña es Paris ta orren antzeko galdumendiko lekuetara, espabere onduko zarian toki batera. Agurr.

MAITYETXEA.

Ajangintz-en 1907.garren urrijaren 5an.